XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nork Sinetsi behar zion berak Strampauml;ubleder bezalako gizon bati ezetz esan ziezaiokeenik, ez bait zen bakarrik aberatsa, areago politikan, finantzetan eta jakintza munduan bere xarma iarkigaitzagatik sonatua, kasi zinemako artista bat bezala, eta nork sinetsi behar zuen bera bezalako neskame batek artista bati zaputz egin ziezaiokeenik, eta ez arrazoi moralengatik, gustoagatik baizik? Berak ez omen zion xarmarik batere aurkitu, eta jaun bisitariaren historia guzti hori berak alor intimo kalifikatu nahi ez lukeen alor batean sartze nazkagarri bezala topatu omen zuen, hori makurkeria bait zen; izan ere, berak ez bait zuen inondik ere intimoki jokatu Strampauml;ublederrekin, baizik hark bera inori, eta are gutxiago itaunketa talde bati argi ezin ziezaiokeen egoera batean jarri bait zuen.

Azken batean ordea eta honetan farre egin zuen nolabaiteko eskerrona sortu omen zitzaion berarenganako, zeren bere etxeko giltza garrantzitsua suertatu bait zen Lûdwigentzat, helbidea behintzat, izan ere hemen farre egin zuen berriro Lûdwig giltzarik gabe ere sartuko omen zen han, baina giltzak gauzak erraztu egin zituen, eta gainera ba omen zekien ihauterietan etxea libre egongo zela; bi egun lehenago, izan ere, Strampauml;ublederrek egiaz eragin nahi izan zion, kasi behartu, eta ihauteri asteburua han igaroko zutela eskaini, Bad B.ko konferentziari baiezkoa eman aurretik.

Bai, Lûdwigek esan omen zion polizia bila zebilkiola, gudarostetik desertatu egin zuela esan omen zion bakarrik, eta atzerrira aldatuko zirela eta hirugarrenez egin zuen farre gozatu egin zuela berogailu hodietatik bidali eta Hochkeppelstrasse ondoan Ibai ondoan apain biziko bukaeran irteten zen larrialdi-irteera erakutsi zionean.